XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN PARTEA POLIZITEGIA / Gizona inspektorearengana doa.

Gizona polizitegira doa.

Gizona triste dago.

Poliziekin hitz egingo du.

Bere kotxeari buruz berba egingo du haiekin.

Gizona Inspektorearengana doa.

Ibon Goikoetxea da beronen izena.

Arratsalde on, Inspektore jauna! esaten dio gizonak.

Xabier Errekondo naiz.

Ezin dut aurkitu neure kotxea.

Jezar hemen, erantzuten dio Inspektoreak.

Esan niri, mesedez, den dena: kotxearen kolorea, matrikularen zenbakia eta abar.

Eskerrik asko, jauna!.

Xabier Errekondo aulki batetan jezartzen da, eta Inspektorea bere idazmahaiaren aurrean.

Errekondok xehetasun guztiak ematen dizkio Inspektoreari, eta honek liburu batetan idazten ditu.